MugiBIKE aparkaleku batetik bestera joateko
Punta-puntako bizikleta elektriko partekatu bat

Pixkanakako laguntza elektriko automatikoa.
Aurreko eta atzeko argi automatikoak.
5 kg-raino eraman ditzakeen saskia.
Barra baxuko koadroa, guztiontzat egokia.
Zela erosoa eta altueran moldakorra.
Nola doa?
Zure lehen aldia da?
1
Deskargatu MugiBIKE doako aplikazioa App Store edo Play Store-tik.2
Sortu zure kontu pertsonala eta gehitu zure kreditu-txartelaren datuak.3
Nahi izanez gero, gehitu garraio-txartela, bizikleta desblokeatzeko giltza moduan erabili nahi baldin baduzu.
Deskargatu MugiBIKE

Bidaia nola hasi MugiBIKE aplikazioarekin
Ilararen bukaeran aurkituko duzu zure bizikleta
1
Eskaneatu bizikletaren eskulekuko QR kodea.2
Urrats honetan, baliteke zure bankuko aplikazioak 25 €-ko aurretiko baimena eskatzea. MugiBIKEk ez dizu kobratuko.3
Bizikleta desblokeatuko da. Abisua entzutean, sakatu ezker balazta, bizikleta aparkalekutik askatzeko.
Goazen!

Gomendioak zure bidaietarako
1
Adi, bete ezazu zirkulazio-kodea.2
Sartu helbide bat aplikazioan eta jarraitu GPSaren argibideei.3
Erabili aplikazioko Geldialdia funtzioa berehala gelditzeko (Kontagailua ez da geldituko!).

Ibilbidea nola bukatu
1
Utzi beti bizikleta ilararen bukaeran, aparkalekuaren ezkerreko aldean (edo zutabean, aparkalekua hutsik badago).2
Bi seinale entzuteak bizikleta ongi itzuli dela adieraziko du.3
Zalantzarik izanez gero, egiaztatu aplikazioan.

Arazorik ba al duzu?
Adierazi ezazu aplikazioan “Laguntza” botoia sakatuz edo jarri zaitez harremanetan Bezeroen Arreta Zerbitzuarekin: mugibike@mugibike.eus
Jarri harremanetan Bezeroen Arreta Zerbitzuarekin.

Zenbat balio du?
Erabilitako denbora ordaindu
- 0,99 € lehen 30 minutuak
- 31 eta 120 minutu bitartean: 0,04 €/min
- 121 eta 240 minutu bitartean: 0,05 €/min
- 241 minutu eta 12 ordu bitartean: 18 €
- Baliteke zure bankuko aplikazioak 25 €-ko aurretiko baimena eskatzea. MugiBIKEk ez dizu kobratuko.
Banoa
*Baldintzak
12 ordutik aurrera : 25 € eta kontua hilabete batez bertan behera uztea

MugiBIKE XL
Alokatu bizikleta bat hilean 29,90 euroren truke, konpromisorik gabe, eta gozatu gure zerbitzuez, hauek barne:
- Bizikleta elektriko pertsonal bat 3 hilabetez.
- Mantentze-lanak eta konponketak, eskatzen direnean.
- Harpidetza kudeatzeko aplikazio espezifikoa.
Informazio gehiago




